Cancion : Amua Artista : Anari Album : Irla Izan Url : https://www.letras10.co/letra-amua-de-anari Neure amildegiaren ertzean naizela galderak atzetik bultzatzen nauela ezin dut erabaki Honek bi egingo nauela jakinaren gainean neu naizen beldurrez beste neu bat sortzeak zer emango didan eta zer kendu Baina galderak berak erdibatzen gaitu buelta emanez gero amu bat egiten du ta helduta nauka lepotik Inoiz izan ez duzun zerbaiten ausentziak eragiten dizun zulo sakonak zeure burua ez ezagutzeraino Atzo egia zena gaur ez du balio denborak dena gezurra dela dio eta gu hala ere euriaren bila Ta dudaren labana zorrotzak erdibatzen banau erdi izango naiz betirako inoiz ez berriz nintzena Lagunak ditut etsiraino jota borrokan jaio nahi ez duten umeen kontra inoiz izan ez dugun zerbaiten ausentziak egiten dizun zuloa zeure burua zugandik urrunduz, zugandik urrunduz Behin oso bat izan nintzen nahiz sentitu gabekoa bihotzean abokatzen denez beste baten barruan sortu zen Baina atzo egia zena gaur gezurra da denborak beste bat egin nau beste bat egingo nau ========================== Letra descargada de Letras10.co ==========================