Cancion : Bidea Eta Denbora Artista : Anari Album : Irla Izan Url : https://www.letras10.co/letra-bidea-eta-denbora-de-anari bideak eta denborak bat egin duten unean balea eri baten moduan ohituraren puntzuan lastaren laztana pisu, pausu larriz nabil nahiz ez dudan inor atzetik nahiz inor ez dudan zain. aurrean biderik ez da, norberak egina ez bada pausu adina itzal atzean eta aurrean zelai eder bat. bueltarik ez da eta aitzina ez dut nahi dudana ez dut behar, behar omen dudana ez dut nahi. haize zakarrak nola, maitatzen dudana dena desio arren ez dut neuretzat ezer nahi. eta ez diot inori ezer eskatzen ez dudalako eman nahi. pausu larriz nabil nahiz inor, ezer ez dudan zain, edo bai. ========================== Letra descargada de Letras10.co ==========================