Cancion : Otzanak Artista : Anari Album : Zure Aurrekari Penalak Url : https://www.letras10.co/letra-otzanak-de-anari badakizu ibil naitekeela mila kilometro zeru baso erreka zelai eta belazeak zeharkatu gauaren luzea ibili eta egun argiz ezkutatu hankak odoltzeraino neure mugak marraztu baina beste behin ere aldatu dut munduaren azalera zure azalarengatik nire harramazka zakarrak zure laztan bareengatik eta neurea ez den itzal bati betirako lotu lo zaudela imajinatzen dut ze animalia ginatekeen gu zuk jango nindukezun edo nik jango zintuzkedan zu nor noren harrapari, nor noren zelatan gure eremu babestua den honen mugatan edo isilean desagertzen doan espezie bereko bi piztia etzan elkarri itzala janez elkarri hitzak janez elkarrekin desagertuz isiltasunerantz ========================== Letra descargada de Letras10.co ==========================