Cancion : Itzala Artista : Benito Lertxundi Album : Itsas ulu zolia Url : https://www.letras10.co/letra-itzala-de-benito-lertxundi Epaile bat behin, konturatu zen hiru urrats eman ahala, egun eta gau, gau eta egun norbait segika zeukala. Epaile jauna nora zihoan bera hara zihoala pentsatu gabe agindu zuen: "kartzelan sartu itzala!" Bere baitako sentituko zen, Epaitegiko marrazo batzun aldetik ez zuen izan ez kritika, ez arazo. Hedabideek, handi-mandiek, hartu zuten gozo-gozo titulatuaz: "delako itzala arriskutsua zen oso." Baina grazia handirik ere ez zion egin askori, Justizi ezak ipini zuen kaleko giroa gori. Haur txiki batek kontatu zion: "begira epaile ongi… Mamu-mamitzen saiatu arren zeure itzala zen hori." Epaile jauna konturatu zen bistan zuela uzkia… haren dardara, ezin egona eta kopeta bustia. Kartzelan sartu zituen biak: Ilargia, eguzkia… Egia esan zion haurtxoa ta mugitzen zen guztia. Kartzelan sartu zituen biak: Ilargia, eguzkia… Egia esan zion haurtxoa ta mugitzen zen guztia. ========================== Letra descargada de Letras10.co ==========================