Cancion : Gure Heroiak Artista : Bi Bala Album : Gure Eroyak Url : https://www.letras10.co/letra-gure-heroiak-de-bi-bala Imajinatu John Lennon ETA-k hila Amoroton. Rosa Parks metroan zutik, Gandhi gose-greban Soto-n. Maulen, Martin Luther King Insomnioarekin; Gauero zopa afaltzen Du Mafaldak Azpeitin. Zer egingo diogu ba Gure herri ziztrina Ez badago heroiek ta Heroientzako egina? Emiliano Zapata Traje eta gorbata, Jaurlaritzako Nekazal Sailburua da ta. Maradona aulkitxoan Uzten dute Arrasaten, Jainkoaren eskuari Azkazalak jaten. Ba al dator askatuko Gaituen liderrik? Ez al gara egongo Itxoiten alferrik? Akaso ez daukagu Profeten beharrik; Hortzak biltzen moldatu Gaitezke bakarrik. Hegorik gabe jaio zen Frida Kahlo Errezilen. Nietzche Mungiako metal Talde batean zebilen. Thomas Sankara ertzain, Aita on bat Kurt Cobain, Askegunean Ana Frank Gestapo helduko zain. Che Guevarak jarraitzaile Asko dauzka twiterrean. Lenin barra ertzean Beti marmarrean... Iraultzen oroitzapen Txarra du urdailak. Akaso, nahita galtzen Ditugu batailak. Luzatu eskua ta Jarri bi masailak! Horrek ere badauzka Bere abantailak. ========================== Letra descargada de Letras10.co ==========================