Cancion : Propostas para a Definiçao do Exilio Artista : Eñaut Elorrieta Album : Deserriko Kantak Url : https://www.letras10.co/letra-propostas-para-a-definicao-do-exilio-de-enaut-elorrieta Deserria da zerumugaz landa lausotzen den herria. Deserria da bizitza jokoan hartzen dudan egunsentia. Eskaileretan bizitzea. Deserria kutxa huts guztiak dira. Hosto hilotzez estalitako kaleetan paseatzea. Deserria da hormako erloju baten ondoan atseden hartzea. Biluztu gabe ohean etzatea ta lanbrozko baforetan nabigatzea. Deserria da otsoak dauden basoetan sartzea eta otso gabeko basoetan ere bai. Deserria da istorioetatik historiara ihes egitea. Deserria da asteartea, asteazkena ta igandea. Deserria da bizikletan istripu batek hiltzea. Deserria da jakintsu itxura izateko bizarra luzatzen uztea. Deserria da idazteko paper hutsa. Deserria da; horrelakoa da bizitza!. Deserria da askotan errepikatuz absurdua dirudien hitza. Deserria da armairu baten zabalduuko duten beldurrez edo inork zabalduko ez duen ikaraz ezkutatzea. Deserria da otsoak dauden basoetan sartzea eta otso gabeko basoetan ere bai. Deserria da armairu baten zabalduuko duten beldurrez edo inork zabalduko ez duen ikaraz ezkutatzea. ========================== Letra descargada de Letras10.co ==========================