Cancion : Zirkua Artista : Gozategi Album : Egunon Url : https://www.letras10.co/letra-zirkua-de-gozategi Hurbildu zaitezte denak gazteak eta zaharrenak, direnak ta ez direnak etorri eta ikusi zirkoa da gure herria zirko liluragarria telebistan agertzen den izar haundi eta guzi pailazo ta trapezista animali ta artista tximu eta elefante musika su eta suzi gure zirku haundi hontan listo gehiegi dago ta tontoak dira nagusi. Begira politikoak denak ere betikoak, predikadore multzoa aulkitxoetan jarrita denak aulkien jokora ezetz irten bat kanpora, baietz guztiek jarraitu geratu arren musika horra hor demokrazia kartzelean ikusia, "anaia haundian" bezela ez al da gauza polita begiratu preso hori, bozkatu eta berorri ken iezaiozu bisita numero gogorra da hau ikusi nahi ez duenak segi begiak itxita. Orain pistaren erdira tropelka etorri dira, gaztetxoek eta haurrek inoiz ikusi gabeak iraganeko garaien jaun ta jabe ziren haien jarraitzaile, izpiritu, ikasle ta oinordeak ta betikoak korrika gutxi batzuek harrika, klasikoetan klasiko hori da kuxidadea! denbora pasa da baina komeriak lehen aina posible al da ordea? Hurbildu zaitezte denak gazteak eta zaharrenak, direnak ta ez direnak etorri eta ikusi zirkoa da gure herria zirko liluragarria telebistan agertzen den izar haundi eta guzi pailazo ta trapezista animali ta artista tximu eta elefante musika su eta suzi zenbat ikuskizun mota zuek jarraitu txaloka zirko haundi honen alde txalo jotzen ez duenak ederki ordainduko du beste guztiek debalde. ========================== Letra descargada de Letras10.co ==========================