Cancion : Hil ezazu aita Artista : Hertzainak Album : Onena Url : https://www.letras10.co/letra-hil-ezazu-aita-de-hertzainak Etzanda nengoela nere gelan besteak diskutitzen sukaldean peta bat egin nuen lo egiteko ta nere hondamenaz ahaztutzeko zeozerk esan zidan: adi ametsari eta kontuz ibili aitarekin! Aita hiltzailea izan zen aitak ezin zuen gainditu aitak egin behar izan zuen, zintzilik zegoen, egin behar zuen. Kopetaraino zegoen emazte, seme--alabez eta lanez kotxe berri baterako diru beharrez. Gehiegi edan zuen batetan armariotik atera zuen eskopeta tiro bat bota anaiari, tiro bat bota emazteari, beste bi tiro arrebentzat eta beste bat katuarentzat Eta pareko tabernan erre eta edaten guztiz itsu ari nintzen jartzen. Tabernatik atera eta bi argi doaz nere etxera bata urdina, polizia da ta, beste gorria, anbulantzia. Ulertzen dur iristerakoan bolbora usaina, odola parketan argi urdinak aita daroa eta gorriak bost hilotzak. Bapatean despertadoreak jotzen du ta ohartzen naiz dena amets ban izan dela soilik amets bat, ez da ezer gertatu zergatik orduan ezin dut lasaitu? Sukaldean jarraitzen dira oihuak, bata mozkortia, besteak galduak eta orduan bost tiro entzuten dira eta gero soilik ixistasuna. Pasiloan urrats batzuk irristatzen aita bere lana amaitu nahiez ote? Bala bat baino gehiago badu oraindik zer egin behar dut nik? Ospa egitea hemendik. (bis) Bolbora usaina, odola parketan hil ezazu aita, hil ezazu bertan ez baduzu hiltzen, hila zaude ez baduzu hiltzen, hilko zaitu berak. (bis) ========================== Letra descargada de Letras10.co ==========================