Cancion : Oroimen txarrak Artista : Hertzainak Album : Denboraren orratzak Url : https://www.letras10.co/letra-oroimen-txarrak-de-hertzainak Agindua zorra dela ahaztu dutenak dira horiek. Arau zaharren trukatzaile disenuzko ideia berriekin. Promesa handiak baina gero ekonomistek agindutakoa egin. Anakronismoak mantentzen apatia eta nahasketa lantzen. Hauek ez dira laguntza eske ibiltzeko garaiak politika fikzioak garaitzen du errealitatea. Zeren bertsio ofizial faltsuen erresuma da Historia. T.B.ri so diren hiritar zintzoen goxamenerako. Informazio pozointsuaz bonbardeatuak gara egunero benetazko zerbait maltzurki moldatua dena zuzen dagoela sinistarazteko. Oroimen txarra dugu eta hau ote merezi duguna? Zerk berpiztuko ote luke ilusio berria? Hemen geratuko gara ia zerbait gertatzen den banakokeri garai hau noizbait amaituko da. Krimenak maskaratzen dituzte onkeriaz edo zuzenez. Gerra zikina egiteko ere inolako lotsarik ez. Bere zeregina betetzen omen dute. Itxurakeria eta ustelkeria. Baina oroimen laburra dugu komeni ahala sinistea hobe ez dakigu nolakoak garen ere eta horrek ez gaitu kezkatzen. Zeren Bertsio ofizialen erresuma da Historia... Oroimen txarra dugu eta hau ote merezi duguna? Zerk berpiztuko ote luke ilusio berria? Hmen geratuko gara ia zerbait gertzatzen den banakokeria garai hau noizbait amaituko da. Hemen geratuko gara itxaropen gabe lasai askatasuna zerutik baletor bezala. ========================== Letra descargada de Letras10.co ==========================