Cancion : Katamalo Artista : Katamalo Album : Erantzi Url : https://www.letras10.co/letra-katamalo-de-katamalo Askok irudipena du... Askok itxura hutsetik, ez barruz ezagutzetik... ...ai, bistaratuko banu! Askok irudipena du minari naizela zorra, barea eta gogorra... ...bai, barrua hautsia ez banu! Askok irudipena du ziur noala gorengo bidean pausoa sendo... ...bai, dardararik ez banu! Askok irudipena du munduan nagoela tentuz iraultzaile pentsamentuz... ...bai, etxerako ere banu! Askok irudipena du apala naizela oso hitzez ta jarreraz gozo... ...bai, mikatzetik ez banu! Askok irudipena du ni beti naizela grazi egin ta eginarazi... ...bai, tristurarik ez banu! Askok irudipena du polit naizela ta lirain hain eder, hain berezi, hain... ...bai, euren begirik banu! Askok irudipena du egin diodala gaur be harro bizitzari aurre... ...bai, zertaz harrotu banu! Barruz mami, larruz mamu. Zer bistan, hura gabezi. Zuk ez. Zu hain zara berezi... ...askok irudipena du... (bi lerroka errepikatzen da letra) ========================== Letra descargada de Letras10.co ==========================