Cancion : Gizon Sikodelikoa Artista : Kuraia Album : Piztu Da Piztia Url : https://www.letras10.co/letra-gizon-sikodelikoa-de-kuraia Gizon sikodelikoa dantzalekua utzi eta badoa erritmo berri baten bila. Gizon sikodelikoa hirimortutik barrena oasi berri baten bila. Ilargia mila ispiluz jositako bola bat da, suzko bola miresgarria. Bonzo bat gozatzen dago zirkulu baten erdian, meteoritoen aro berria guztientzako. Ez dezagun galdu sekula bizigogoa erritmoa bilatuz. Kalea pistaleku eta bizitza dugu zorigabeko dantza. Gizon sikodelikoa engranajera jaurti eta makina gerarazi du. Ontzi guztiak erre ondoren lasaiki etzan da hondartzako are bero gainean. Eta hasi du euria, gerezi gorrien euria atzekoz aurrerako zeruan. Gizon sikodelikoa sorgindutako kobra da, nahikoa pozoi dauka guztientzako. dantzatu dezakezu? dantzatu eta apurtu... hasi dantzatzen... GOGOR HERIO DANTZAREKIN GOGOR SIKODELIAREKIN GOGOR ERRITMOAREKIN DANTZALEKUA APURTU ARTE GOGOR GOGOR GOGOR ASTINDU GOGOZ DANTZALEKUA APURTU ARTE ========================== Letra descargada de Letras10.co ==========================