Letra Azula de Mikel Urdangarin

Letra de Azula

Mikel Urdangarin


Azula
Mikel Urdangarin
(0 votos)
Eguzkiak erre dizu behatza,
azala zuritu mila urteko gatzak
"Luze dirau esperantzak gurean"
Zenioen edertasun horizontalean.
"Maite dut oharkabeko hego haizea
Irailan zelatan dagoen gaba luzea
Zure gogo isilean arakatzea"
Zenioen edertasun horizontalean.
Zure printze azula gardendu da maitea
Galdu du kolorea, den dena du gargena
Ez zaio ikusten bihotza, ez dira nabari zainak
Ageri du iragana inoiz ahaztua izana.
"Ez aterperik bila erruan
Bada beste ukendurik munduan,
Libre nahi zaittut baina nire barruan"
Zenioen edertasun horizontalean.
Zure printze azula egin da ikustezin
Begiak itxita ikus liteke soilik,
Han bila nazazu amets galduen artean
Han aurkituko nauzu ezagun duzun lekuan.
Uki nazazu laztana
Kolorea emaidazu
Bizi zenuen printzea nolakoa zen badakizu.


Comparte Azula! con tus amigos.


Que tal te parece Azula de Mikel Urdangarin?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente