Letra Gure Heroiak de Bi Bala

Letra de Gure Heroiak

Bi Bala


Gure Heroiak
Bi Bala
(0 votos)
Imajinatu John Lennon
ETA-k hila Amoroton.
Rosa Parks metroan zutik,
Gandhi gose-greban Soto-n.
Maulen, Martin Luther King
Insomnioarekin;
Gauero zopa afaltzen
Du Mafaldak Azpeitin.

Zer egingo diogu ba
Gure herri ziztrina
Ez badago heroiek ta
Heroientzako egina?
Emiliano Zapata
Traje eta gorbata,
Jaurlaritzako Nekazal
Sailburua da ta.
Maradona aulkitxoan
Uzten dute Arrasaten,
Jainkoaren eskuari
Azkazalak jaten.

Ba al dator askatuko
Gaituen liderrik?
Ez al gara egongo
Itxoiten alferrik?
Akaso ez daukagu
Profeten beharrik;
Hortzak biltzen moldatu
Gaitezke bakarrik.

Hegorik gabe jaio zen
Frida Kahlo Errezilen.
Nietzche Mungiako metal
Talde batean zebilen.
Thomas Sankara ertzain,
Aita on bat Kurt Cobain,
Askegunean Ana Frank
Gestapo helduko zain.
Che Guevarak jarraitzaile
Asko dauzka twiterrean.
Lenin barra ertzean
Beti marmarrean...

Iraultzen oroitzapen
Txarra du urdailak.
Akaso, nahita galtzen
Ditugu batailak.
Luzatu eskua ta
Jarri bi masailak!
Horrek ere badauzka
Bere abantailak.


Comparte Gure Heroiak! con tus amigos.


Que tal te parece Gure Heroiak de Bi Bala?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente