Letra Mirariaren zain de Ruper Ordorika

Letra de Mirariaren zain

Ruper Ordorika


Mirariaren zain
Ruper Ordorika
(0 votos)
Argia umil denean
gauari bide emanez,
lehen aldikoz bezala
etxe aldera noa.
Soroak antzaldatuz
dabiltza etengabean
itzalak luzatzen ari
ene antzinako munduan.

Etxe aldera noala
gaurkoa egin eta Guriaenera.
Lagun artean berbetan
atera da atzoko gertaera.

Andre hura hasi zenean
metro bagoi betean
kristalari ukabilka
bere onetik at.
Gu lurrera begira
"ez nuen han egon nahi"
ezinak jartzen zaituelarik
mirariaren zain.

Etxe aldera noala
gaurkoa egin eta Guriaenera.
Lagun artean berbetan
goxatzen da egunerokoa.


Comparte Mirariaren zain! con tus amigos.


Que tal te parece Mirariaren zain de Ruper Ordorika?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente