Cancion : Kopa Bat Artista : Los Zopilotes Txirriaos Album : La Salutxita Url : https://www.letras10.co/letra-kopa-bat-de-los-zopilotes-txirriaos kopa bat ardo zerbitzatu dut Arrenkura ta samin gabea Hau edan eta ahaztuko zaitut Kopa hau, agur eta pakea Zaila zait eskeintzen ez dudana Jasotzen bizi behar izatea Kopa bat ardo zerbitzatu dut Kopa hau da zure oroitzapena Gure arteko aren antzera Trago bat eta bukatzen dena Ez dezagun bihurtu drama bat Abenturatxo bat izan zena Zure begietan ikusten dut Oraindik jartzen nauzula dudan Baina nola etzaitut maiteko Lehen hainbeste maite bazintudan Ez dakizu joan zinenetik Faltan zenbat botatzen zaitudan Berez doa berez datorrena Gu batu ginen eta berezi Haseran pena merezi zuen Gero penak etzuen merezi Zer dela ta ez ote genuen Dena bukatzen dela sinetsi Kopa bat ardo zerbitzatu dut Dauka zure ezpainen kolorea Hau edan eta ahaztuko zaitut Zuk oroitu ezazu ordea Beti eramango zaitudala Bihotzaren erdian gordea Zure begietan ikusten dut Oraindik jartzen nauzula dudan Baina nola etzaitut maiteko Lehen hainbeste maite bazintudan Ez dakizu joan zinenetik Faltan zenbat botatzen zaitudan ========================== Letra descargada de Letras10.co ==========================