Cancion : Marinelaren Bakardadea Artista : Mikel Markez Album : ...Eta Etorri Egin Zait... Url : https://www.letras10.co/letra-marinelaren-bakardadea-de-mikel-markez Hogei urtekin alde egiten Gurasoekin ez ongi Bizi nahia baina lotura Burua oraindik duzu argi Marinela izan nahi eta Amets hori beti buruan Buruan bakarrikan balitz Baitere bihotz barruan Hogeitabat urte eskasekin Bete zenuen ametsa Zazpi itsasoak zeharkatuz Handituaz bizinahia Mila emakumeren gorputza Sarritan izan duzu Baina ez duzu hauetako baten Arima inoiz ezagutu Hirurogehi urte konplitu Jadanik zaude trakets Indarrak galdu dituzu eta Itsasoa uzteko prest Zahartzaroarekin batera Ideiak dira aldatu Eta mundua zure inguruan Egin zaizu ezkutatu Portuan utzitakoaz Gaur sentitzen duzu pena Lurrak bai bait ditu hainbat gauza Itsasoak ez duena Itsasoa zen zure maitale Lurrean arrotz zara Ezin inori pena hau kontatu Ta itsasoa ezin maita ========================== Letra descargada de Letras10.co ==========================