Cancion : Arrasto umela Artista : Mikel Urdangarin Album : Zuzenean Url : https://www.letras10.co/letra-arrasto-umela-de-mikel-urdangarin Pizti arrunten modura senarra dator barrura joaren joaz harrapatu du haziak helmuga gero betiko ohitura nekea edo logura azken musu bat ahaztu ostean seko geratu da nahiz bakarrik nauen utzi kulerorik ez dut jantzi asetu ezak tentaldiari ezin dio eutsi lehengoa zen horren gutxi trenetik zergatik jeitsi gozamenaren geltokiraino ez bada iritsi behin haitzuloan sartuta samurtasunaren punta hatzamarraren eskutan dago helburu arrunta orgasmoraino pausuka eraman beharra nauka alboko pendoi artega horrek ezin izandu ta sumendiaren epela berotzen doan bezela izaretara bideratzen da arrasto umela hau bai harreman fidela sexuzko autonobela laztan bakoitzak bere txikian asetzen nauela igurtzi baten ostean hurrengoaren eskean gozamen suak hastera doaz nire hankartean dardara luze batean murgildu naiz bapatean ta sekretua ezin izan dut gorde isilpean asperenak salaturik albokoa kezkaturik lasai gizona ez baita izan ametsa besterik ondoren isil isilik buelta erdia emanik loak hartu nau irribarretsu ta kulero barik. ========================== Letra descargada de Letras10.co ==========================