Cancion : Kideari Artista : Mikel Urdangarin Album : MMXV Url : https://www.letras10.co/letra-kideari-de-mikel-urdangarin Zer esango adiskide kutun, ez naiz aldatu hainbeste, hau mundu hau argi ta ilun, onartu ein dut honenbestez, eder basoen, berdetasunak eta hiri- zubien, lizunak zoratzen naute oraindik. Bihoztu arren etorkizuna, zalantzarako daukat asuna, hain urrun zaude nigandik. Ohiko amesten jarraitzen dut, hortan jartzen dut bizia, berehala jartzen nau zut, betiereko aurre iritziak. Etxean hildako emazteak, eskubide duinen ebazteak, arrazoi bide lausoan. Injustizia ez da gaztea, ez da gaitza hori ebaztea, behatuz gure pausoa. Ezkortasunak gogaitzen nau, begiratzen dut argira, zorigaitzak beharrean diren, baina behin gatoz bizira. Berdin berdinak ditut akatsak, zuzenduko dizkit azken hatsak, marketsa naiz zorionez. Ez nau galaraziko goiatsak, agudo abailtzen nau mahatsak, maitemintzen naiz, pertsonez. Zure inteligentzia benaz, egiten dut gehien mira, kulturaz bizitza ez dena, problemak deus ez badira. Egia izaten da bakuna, errealitatea zurruna, eta bakana loria. Lortu nuen denok nahi duguna, zu bezalako mutil-laguna, ezagutzeko zoria. Zer esango adiskide kutun, ez naiz aldatu hainbeste, hau mundu hau, argi ta ilun, onartu ein dut honenbestez. tralo ra la la ra la lo... ========================== Letra descargada de Letras10.co ==========================