Cancion : Zurekin Artista : Mikel Urdangarin Album : Anek idatzi dit zutaz Url : https://www.letras10.co/letra-zurekin-de-mikel-urdangarin Zurekin egon nahi nuke Hondartzako itzalean Marteko iturrietan Sumendien azalean Maitasunaren kalean Gauaren lehen portalean Egotea delitu den audientzi nazionalean Ez dakit joango zaren edo zatozen bueltan Ametsak kondenak diren amets gaizto honetan Ez dakit joango zaren edo zatozen bueltan Ametsak kondenak diren amets gaizto honetan Zurekin egin nahi nuke Mundu bat ondarralean Barrikada bat elizan Altare bat magalean Maitasunaren kalean Gauaren lehen portalean Egotea delitu den audientzi nazionalean Ez dakit joango zaren edo zatozen bueltan Ametsak kondenak diren amets gaizto honetan Ez dakit joango zaren edo zatozen bueltan Ametsak kondenak diren amets gaizto honetan ...... Zurekin izan nahi nuke Liburu bat apalean Korsario bat baineran Olatu bat kresalean Maitasunaren kalean Gauaren lehen portalean Egotea delitu den audientzi nazionalean Gauaren lehen portalean Egotea delitu den audientzi nazionalean Ez dakit joango zaren edo zatozen bueltan Ametsak kondenak diren amets gaizto honetan (Bukatu arte) ========================== Letra descargada de Letras10.co ==========================