Cancion : Gaztetasuna Eta Zahartasuna Artista : Willis Drummond Album : Txinaurriak ( Mikel Laboari Ikasitako Kantuak ) Url : https://www.letras10.co/letra-gaztetasuna-eta-zahartasuna-de-willis-drummond Ene izpirituan bazen zenbait bertso oraino den guzia etzerait hustu. zertaz dudan solasa emazue kasu esplikatuko baitut ahal bezain justu. Zahar bezain prestu odola zaut hoztu bihotza ere laztu gorputza beraztu oraino gazte banintz banuke gostu! Zahar gazteen arteko hau da parabola: zuzen esplikatzia hein bat gogor da gaztea ez daiteke adin batez molda, gorputza sendo eta azkar du odola; Zaharra ez da hola; iragan denbora etortzen gogora, ta ezin kontsola... nekez bihurtzen baita zahar arbola! Egunak badoazi egunen ondotik ez dira elgar iduri joaiten hargatik: atzo iguzkiaren distira zerutik, egun hobela jalgi itsaso aldetik: euria ondotik hasi da gogotik hedoien barnetik hortakotz badakit erituko naizela bustiz geroztik ========================== Letra descargada de Letras10.co ==========================