Cancion : Gizon arruntaren koplak Artista : Xabier Lete Album : Kantatzera noazu Url : https://www.letras10.co/letra-gizon-arruntaren-koplak-de-xabier-lete Kantatzera noazu bertso bat edo bi herenegun jarriak gizona arruntari. Antoniyo, Lorentzo edo Joxe Mari, gauza ederra denik ez ukatu neri. Goizean jeikitzean lehenbiziko gauza, aba zabaldu eta jazten ditut galtzak, muturra garbitzean nolako zalantzak ezin kendurik nabil loaren orratzak. Kafesnia hartuta horrekin batera ahal baldin badet behintzat noa komunera: aurrian papera ta atzian papera, periodikua letuz ilustratzen gera. Etxetikan lanera noa nahiko mantso. Realak kuatro-uno galdu zuen atzo, kalian bi zakur ta beste hiru atso, egun on don Pepito eta don Alfontso. Gauzak gaizki dabiltza, hau da komeriya, Afganistan-en gerra piztu zuten iya, tokatzen baldin bazait aurten loteriya erosiko beharko der zitroen berriya... ongi egon omen zan Tolosan feriyan. Ongi ikasi nuen gaztetan baltsian, karterari kontutzen txamarra galtzian: Artxandako haiziak beruak baizian, ederki egoten zen ohearen atzian. Ni lana egina naiz semiak hazteko, haiek eskola ona xuxen ikasteko, ikasi eta gero lanian hasteko, ez ditezela izan bazterrak nahasteko. Semeen semetatik baidatoz semiak, batzuek arrak eta bestiak emiak, batzuek loiyak ta beste batzuk miak: honel jarri zuen Jaunaren legiak. Gaurko eguna ere bota dugu, bada gizon okupatua gauza ederra da. Asko gustatzen baitzait oiluaren salda, Mugairen hasten baita Belateko malda. Ez naiz ni gizon txarra, baina, zer arraio, Fidek Castro izateko ez bainintzan jaioi; musian egiten det makina bat saio, andriaren onduan afaldu det aio, orain ohera noa bihar arte aio. ========================== Letra descargada de Letras10.co ==========================