Letra Gezurtientzat de Tapia eta Leturia

Letra de Gezurtientzat

Tapia eta Leturia


Gezurtientzat
Tapia eta Leturia
(0 votos)
Ordu biak laurden gutxietan
azaroaren zazpian
pinpi ta panpa kañonazuak
Irunen ta Ondarrabian,
zer ote ziran ainbeste soñu
altxatu giñan abiyan
obetoxiago entzuteko
obetoxiago entzuteko
itsas ertzera joan giñan.
Bi andrek leyotikan
parrez beriala
Madrid artu zalako
soñuak zirala.
Oik uste zuten zala
Madriden sartzia
kanpantorrera joanta
ezkillak jotzia.

Nik buruari dardar egin ta
au esan nuen aurrena:
gezurra zala soñu auekin
itxura egiten zutena.
Bizkai aldetik gure anaiak
mugitzen asi zirala
aien aurkako jendia bildu
aien aurkako jendia bildu
ori zala bear zuena.
Nik esanda bezala
urrengo goizian
Irun ta Ondarrabitik
zenbat joan zi'an,
oik uste zuten zala
Madriden sartzia
kanpantorrera joanta

ezkillak jotzia

Atabalakin tanborra juaz
gizon bat deika atera
irakurririk erriari deitzen
alkate jaunan papera.
Seietan musika soñuakin
goazen guztiok dantzara
Mondragoi ere guria da-ta
Mondragoi ere guria da-ta
gizona zer ari zera!
Orain erdi gordian
zokuan or daudez
erdiak erotuta
nora joanik ta
nora joanik ez.
Oik uste zuten zala
Madriden zartzia

kanpantorrera joanta
ezkillak jotzia.

Erri guztia engañatutzen
gezurren modu txarrian
orrelakorik ez da egiten
gizon zintzuen aurrian.
Zuek zauztela denen nagusi
Españiako lurrian
Ez daukazute ezkillak jorik
ez daukazute ezkillak jorik
Madriko kanpantorrian.
Arritzen naiz gauz ori
burura etortzia
eta oinbesteraño
gizona erotzia.
Oik uste zuten zala
Madriden sartzia
kanpantorrera joanta
ezkillak jotzia.


Comparte Gezurtientzat! con tus amigos.


Que tal te parece Gezurtientzat de Tapia eta Leturia?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente