Letra Borisena de Txuma Murugarren

Letra de Borisena

Txuma Murugarren


Borisena
Txuma Murugarren
(0 votos)
Borisena itxita zegoen arratsalde hartan,
ezin izan genuen txuririk hartu
eta zeure begiak nekatu ziren bapatean,
bizitzaren nekazioak emandako logure mugagabeagatik.
Kotxean arrotz sentitzen ginen, hutsik,
eta beste nonbait topatzen saiatu ginen.
Igandea zen, astearen zeroa,
eta inor ez zebilen kalean.
Hotz zinen, baina ez zegoen mundu honetan nahiko bero
zure zulo beltzetik jaiotzen zen hotza baretzeko.
Gaur ezin izan dut lorik egin esan zenidan
gasolindegian ginebra botilak erosten genituenean.
Eta hala ere zeure begiak erdi itxita,
munduak ematen zizun nekazioa.
Noizbait oroitu zinen haurtzaro urruneko oporraldiez,
ibai ertzean lo zinela,
eta noren oroimenak ziren horiek galdetu zenuen zure baitan,
nor zen sasoi hartan edo pixkat
geroxeago hil zen gizaki garbia.
Zeure amaren etxean, oraindik argazki
zahar horretan ikus dezakezuna,
liburu baten aurrean, eskolan, begi handi irekiak,
munduak nekatu gabeko begi horiek
zituen haur miresgarria non zen?
Gaur ezin izan dut lorik egin esan zenidan
gasolindegian ginebra botilak erosten genituenean.


Comparte Borisena! con tus amigos.


Que tal te parece Borisena de Txuma Murugarren?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente