Letra Espero Dudan Pertsona Bakarra de Leihotikan

Letra de Espero Dudan Pertsona Bakarra

Leihotikan


Espero Dudan Pertsona Bakarra
Leihotikan
(0 votos)
Azken momentuan agertzen zara
espero ez zaitut itzarrita
axolagabea, bakardadea
itzalak exe barruan

Maite zaitut baina ezingo dut jasan
zure atzetik ibiltzea.
Irrifartsuak, jende aurrean
laztanik ez gure artean

Aurrea hartu, taxian sartu
agurtzeko denborarik ez.
Pentsatu gabe ausartuko naizen
zugandik egin dut ihes

Maite zaitut baina ezingo dut jasan
zure atzetik ibiltzea
ametsak sahiesten, gutxietsita
tentsiorik gabe bizitzen

Gorde ditut zure oroimen ederrenak
baina inork ezin zaitu bitan ebaki.
Engainatu nahiko nau flash memoriak
esanez zu zarela nire alboan
espero dudan pertsona bakarra

Eta urruntzerakoan
egiten da txikia
zure eskuetan
mantentzen ninduen haria
atzera bueltarik ez,
bakarrik baina libre
berriz sensitu nahi dut

Bapatean eguzkiak
azaldu nahi ditu izpiak
herabe egunsenti berriari

Neure buruaren jabe mundu aurrean
gorrotorik gabe ni neu ni naiz
espero dudan pertsona bakarra

espero dudan pertsona bakarra
espero dudan pertsona bakarra


Comparte Espero Dudan Pertsona Bakarra! con tus amigos.


Que tal te parece Espero Dudan Pertsona Bakarra de Leihotikan?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente