Letra Giza de Logan Hate

Letra de Giza

Logan Hate


Giza
Logan Hate
(0 votos)
Milaka argi izpidun
neska zibernetiko eder bat ezagutzen dut,
nik neuk ikasi nuen programatzen
gizakia baino askoz ere gizakiago.
Milaka ordu inguru,
datu guztiak ikasu ditut buruz,
beti irudi berbera irudikatzen,
ziberdesioa desiatzen,
sormena nigan dago,
zientzia guztia nire kontrolpean dago,
bere seme elektroniko bat nahi dut,
gizakia baino askoz ere gizakiago.
Sormena zoramena,
ziberjainko da nire goitizena,
etorkizuna ari naiz programatzen,


naturaren indarra indargabetzen,
ni naiz ziberjainkoa,
eta zu nere seme birtuala,
zientziak jolastuz bizitza sor dezakezu,
gaurko ziber-zorakeria, biharko gizateria,
milaka urte ta gero,
intelijentzia klonaturik dago,
ziborg txiki madarikatuak datoz,
gizakia baino askoz ere gizakiago,
gizatasuna galdua dezute,
akatsez beteriko gizaki tristeek,
ahastu gizona, orain da geroa,
hemen da ziberjainkoa.




Le


Comparte Giza! con tus amigos.


Que tal te parece Giza de Logan Hate?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente