Letra Gu de Anari

Letra de Gu

Anari


Gu
Anari
(0 votos)
bihotz arrotzetatik herbesteratuak
gorantz erortzen garenak
ahaztu izanez nahasten direnak
itsaso azpian batetik bestera
zuhaitz nomadak

erraturiko, agian erroturiko txoriak
egia eta itzala beltzak ditugunak
beldurrez elkarri eusten diogunak
murru batek besarkatuak bezala garenak

gauez bakardadeak bortxatzen gaitu ohean,
elkar jaten dugun arrain grinatxuak gara
hiltzean urazalaratzen garenak.
Erroak haragi bizitan bezala

Inori ezaren eusten ez garenak
Jainkorik ez dugulako


Errotan ez dugunak
Denboraren laztanak haragi egiten gaituenak

Ezerren kontra baino borrokan egiten ez dugunak
Ezetz esateko beldurrez bai esaten
Gure besarkada larriekin,
besteak Itotzen ditugunak
Larritasun minez
Larritasun minez
Gure besarkadekin besteak itotzen ditugunak
Hegoak ezkutatzen ditugunak
Hegan atera aurretik
Bihotz arrotzetatik erbesteratuak
Bihotz arrotzetatik erbesteratuak
Bihotz

Txo


Comparte Gu! con tus amigos.


Que tal te parece Gu de Anari?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente