Letra Otzanak de Anari

Letra de Otzanak

Anari


Otzanak
Anari
(0 votos)
badakizu ibil naitekeela mila kilometro zeru baso erreka zelai eta belazeak zeharkatu gauaren luzea ibili eta egun argiz ezkutatu hankak odoltzeraino neure mugak marraztu
baina beste behin ere aldatu dut munduaren azalera zure azalarengatik nire harramazka zakarrak
zure laztan bareengatik
eta neurea ez den itzal bati betirako lotu
lo zaudela imajinatzen dut
ze animalia ginatekeen gu
zuk jango nindukezun edo nik jango zintuzkedan zu nor noren harrapari, nor noren zelatan
gure eremu babestua den honen mugatan
edo isilean desagertzen doan espezie bereko bi piztia etzan
elkarri itzala janez
elkarri hitzak janez
elkarrekin desagertuz isiltasunerantz


Comparte Otzanak! con tus amigos.


Que tal te parece Otzanak de Anari?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente