Letra Hareago de Anari

Letra de Hareago

Anari


Hareago
Anari
(0 votos)
beti ahitzera egiten bidea
oso ondo oroitzen
ez duzunetik zehazki ahaztu behar izan zenuenera
orduan ez genekielako
egia esan orain ere ez
eman eta eman gutxitu nola liteken
eta zure isiltasunengatik
gutxitzen doan gure hizkuntza honek ere ez dio izenik ematen
higatzen zaizkigu begiak, basamortutzen gu biak
baina ez diogu utziko hareagotzen
eta, zaldi zuri batek
oraindik trostan zeharkatzen
zure ametsetatik zurera zelai zulodun bat
zerbait proposatu nahi dizut
azkenari aurre hartzeko
nola suak bere burua jaten duen,
elkarren ondoan etzatea eta elkar laztantzea elkar ezabatu arte
eta zaldi zuri batek
bitartean trostan zeharkatzen
nire ametsetatik zurera zelai zulodun bat


Comparte Hareago! con tus amigos.


Que tal te parece Hareago de Anari?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente