Letra Hemengo de Anje Duhalde

Letra de Hemengo

Anje Duhalde


Hemengo
Anje Duhalde
(0 votos)
Ez dut nik sekulan neure sort-lekua hautatu,
halabeharrez da ni nonbait bainaiz sortu.
Uzta eta haritza nasai dauden herri batean
zorteak nau kokatu.

Ibai baten ohean egin ditut lehen urratsak,
harizpe batean moldatu lehen ametsak.
Bi erroen burrukak ez naute isilarazi
herriaren nigar-hotsak.

Batzuek diote inongoak dirala,
han izan edo hemen berdin zaiotela.
Nik ere zein nahi nukeen inongo banintza,
lasai litazke neure buru eta bizitza.

Munduak neuretzat hemen dauka bere
hastapena
eta nahi nuke ezagutzen banu dena,
konpreni dezaket menperaturik dagoena,
hemen hasten baita dena!

Ez dut nik sekulan neure sort-lekua hautatu,
halabeharrez da ni nonbait bainaiz sortu.
Uzta eta haritza nasai dauden herri batean
zorteak nau kokatu.


Comparte Hemengo! con tus amigos.


Que tal te parece Hemengo de Anje Duhalde?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente