Letra Hilargi non zaude de Sorotan Bele

Letra de Hilargi non zaude

Sorotan Bele


Hilargi non zaude
Sorotan Bele
(0 votos)
Esaidazu nere hilargi maitea;
Zergatik da bizitza hain krudela?
Behin baino gehiagotan bururatu zait
Bizitzaren muga zeharkatzea
Inpernua ondo ezagutzen dut
Pare bat aldiz bertan egon naiz!
Satan partikularra daukat nik
Gorputzetik desagertzen ez dena
Motibo baten bila
Nabil egunero
Larrosaren arantza
Barruraino sartua
Esaidazu nere hilargi maitea;
Heriotzaren hegian ikusi gara
Geru zu okerrago jarri zinen
Ta inportantzirik ez nion nahi eman
Hasieratik onartu ezina zen
Ta azkenaldi hontan konturatu naiz
Agian nere hilargia ez dela egongo
Eguzkia ateratzerakoan
Motibo baten bila
Nabil egunero
Larrosaren arantza
Barruraino sartua


Comparte Hilargi non zaude! con tus amigos.


Que tal te parece Hilargi non zaude de Sorotan Bele?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente