Letra Huajolote Oinez de Kojon Prieto y los Huajolotes

Letra de Huajolote Oinez

Kojon Prieto y los Huajolotes


Huajolote Oinez
Kojon Prieto y los Huajolotes
(0 votos)
Nafar lurrak kolorez jantziz
gure hizkuntz zaharra oinez doa
eta oinez euskarari abestuz,
huajoloteak Tuterara goaz.
Beti izan da gure erribera
Nafarroa Handiko atea
eta ate hori zabalik dago
lur hau maite duenarentzat.
Zatoz ba Nafarroa Oinezera
ikusi esandakoa egia dela,
jendearen alaitasunean
eta neska-mutikoen begietan.
Triki ta gaitak entzuten dira,
bertsolariak bihotzak berotzen
eta zurea lapurtu nahiean
jota makarra hau dizugu kantatzen.
Bere hizkuntza galdu ezkero
herria hankamotz dabil
ta Nafarroa Oinezen itxoiten dizut
makuluekin behar balitz.
Zatoz ba Nafarroa Oinezera
ikusi esandakoa egia dela,
jendearen alaitasunean
eta neska-mutikoen begietan.


Comparte Huajolote Oinez! con tus amigos.


Que tal te parece Huajolote Oinez de Kojon Prieto y los Huajolotes?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente