Letra Kalanbreak de Gozategi

Letra de Kalanbreak

Gozategi


Kalanbreak
Gozategi
(0 votos)
Astelehena biharamun
ezinez lehertzear nago
sabeleko kalanbreak
ezin dut gehiago.

Ta zer ondo pasatu nun
hura gaua atzokoa
denbora luze batean
gogoratzekoa.

Ikasketak ahaztu ditut
neskak utzi nauela ta
farra on bat botatzeko
aitzakirik ez nun falta
zazpi egunetatik behin
izaten da larunbata.
Formal ibiltzen naiz baina
begira gauzak zer diran
hogeitabi garagardo
ta lau gin-tonic segidan
azkeneko coca-colak
kalte egin ote zidan.

Astelehena biharamun
ezinez lehertzear nago
asteburuetan badakizu
etxean gelditu.

Ta zer ondo pasatu nun
hura gaua atzokoa
nire partetik goraintziak
buruko-minari(tripako-minari).
Goizeko bostak ezkero
ez dut ezer gogoratzen
balantzaren urratsetan
zapatarik gabe nintzen
eskerrak nire galtzetan
ez zen txanponik gelditzen.

Hurrengoan emango dut
gizon zintzoaren planta
berandu baino lehenago
egin beharko dut hanka
hurrengoan izango da
honek bueltarik ez dauka.

Parranda zale naizela
pasatzen naizela
pentsatzen dut maiz
aukera sortzen den heinean
berriz juergara joango naiz.


Comparte Kalanbreak! con tus amigos.


Que tal te parece Kalanbreak de Gozategi?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente