Letra Mendigoxaliarena de Eñaut Elorrieta

Letra de Mendigoxaliarena

Eñaut Elorrieta


Mendigoxaliarena
Eñaut Elorrieta
(0 votos)
Mendi heze, ikurrin eder
Aske nahi zaitut aisian
Hamar gazteren lerdena
Makila luzez bidian

Mendi-bitxidor berdiok
Arin hor duaz kantari:
"Dana emon biyar yako
Maite dan askatasunari"

Gaztedi honen didarra
Bai dala didar zolija!
Aberri baten samiñez
Urduri dabil herrixa

Askatasun-goxalderuntz
Sugarrak dira basuak
Sugarra basuak eta
Zidar argixa itsasuak

Orduan hozte-aldera
Aberri-miñez kantari!:
"Dana emon biar yako
Maite den azkatasunari"

Gazte horreik goruntz duaz
Abesti ta ikurriñez
Lañuan baña tiro hotsak:
Bedartza dager odolez

Ikaraz duaz usuak
Mendixa dago ixillean
Hamar gazteren lerdena
Bizitza barik lurrean!

Eta iluntzeko bakian
Norbaitek darrai kantari:
"Dana emon biar yako
Maite dan azkatasunari"!


Comparte Mendigoxaliarena! con tus amigos.


Que tal te parece Mendigoxaliarena de Eñaut Elorrieta?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente