Letra Munduko ostatuetan de Ruper Ordorika

Letra de Munduko ostatuetan

Ruper Ordorika


Munduko ostatuetan
Ruper Ordorika
(0 votos)
Zulatzeko makinak kalakan
lokatzez lepo bazterretan,
hondeamakina erabili eta
gauez biltzen dira gizonak.
Zapai apaleko tabernetan,
lanetik itzuli ondorenean,
kantu berri berberak
entzuten ohi dira,
betiko kantu berriak
munduko ostatuetan barrena.

Egurrezko zorudun tabernan,
beste norbaiten andrearekin
barrezka eta biraoka,
beti liskarraren mugetan,
eskuan tragoa dutela
munduko ostatuetan barrena.

Betiko kantu berriak entzuten
Alaskan, Brasilen, Kaukasoan,
den guztia gogotik edaten,
ondoeza ahazteko edaten,
lurra suntsitzeak dakarren
ondoeza ahazteko edaten,
lurra suntsitzeak.


Comparte Munduko ostatuetan! con tus amigos.


Que tal te parece Munduko ostatuetan de Ruper Ordorika?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente