Letra Porrusalda de Tapia eta Leturia

Letra de Porrusalda

Tapia eta Leturia


Porrusalda
Tapia eta Leturia
(0 votos)
Gaurko egoera xelebrea da beraz (bis)
penatzen naiz guraso askoren joeraz
kalean Gora Euskadi etxean erderaz.
Gurasoei nahi nieke adierazi (bis)
lehengo lege zaharrean zuen haurrak hazi
sehaskan ez zenuten erdaraz ikasi.
Fruitua etortzen da hazia ereinda (bis)
semeak ez badaki, erruduna zein da
nola ikasi zuek erdaraz eginda.
Hizkuntzak asko dira mundu zabalean (bis)
bat behintzat gorde zagun modu apalean
amak erakutsia bere magalean.
Guk behintzat maite degu jaio ginanetik (bis)
mundu hontara sortu ginan egunetik
ama euskera gauza guzien gainetik.


Comparte Porrusalda! con tus amigos.


Que tal te parece Porrusalda de Tapia eta Leturia?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente