Letra Uxo Zuria de Sorotan Bele

Letra de Uxo Zuria

Sorotan Bele


Uxo Zuria
Sorotan Bele
(0 votos)
Doinu ixil bat dut
buru barnean
gidatzen ari nau
munduan zehar.
Kale estuen barnetik
naramanean
goibel sentitzen naiz
hots, magalean.
Uxo zuria dago
hortik hegaka
jadanik ez ditu
luma zuririk.
Nire buru barneko
ideien artean
badabil idei bat
lumez betea.
Egon naiz bai pentsatzen ni
noizbaitean aldatuko ote naiz
nire ezker bularrak eskatzen dit:
Oihu egizu! azkenean!
bakea nahi dut nire barnean
ez da inolaz erraza,
bakean bizitzea ingurunean
zuk lortzen ez baduzu...
uxo zuriarekin.
Zeru grisean gaude
gaur murgildurik
zuhaitzen hostoak
gorriz jantzirik.
Bake oihartzun bat
nik sentitzen dut
baina su gorritan
kiskali egin dut.
Oihu baten muga
zein den jakinik
negar baten kezka
sentitu barik.
Bidean etzanda
geldituko naiz
bizitza honetan
bai nekaturik.
Egon naiz bai pentsatzen ni
noizbaitean aldatuko ote naiz
nire ezker bularrak eskatzen dit:
Oihu egizu! azkenean!
bakea nahi dut nire barnean
ez da inolaz erraza,
bakean bizitzea ingurunean
zuk lortzen ez baduzu...
uxo zuriarekin.


Comparte Uxo Zuria! con tus amigos.


Que tal te parece Uxo Zuria de Sorotan Bele?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente