Letra Zapalduen olerkia de Ken Zazpi

Letra de Zapalduen olerkia

Ken Zazpi


Zapalduen olerkia
Ken Zazpi
(0 votos)
Herri ikustezin hontan
Itzalekin jolasten
Neu izaten saiatzen
Geroa margozten
Nire ezintasun denak
Behin da berriz kantatzen
Egunsentia hurbilao sentitzen
Denok ez dugu berdin
Kontatzen istoria
Zaila da ulertzea
Bestearen egia
Baina kantatu nahi dut
Zapalduen olerkia
Estalita duten samin guztia
Ohe hutsei, amaren malkoei
Lapurtzen diguten denbora iheskorrari
Burdin hotsei, aitaren beldurrei
Sufritzen dugunoi...
Txikitatik entzuten
Zer izan behar garen
Indarrez inposatuz
Zer maitatu behar den
Baina kantatu nahi dut
Zapalduen olerkia
Estalita duten samin guztia
Lagun minei, bakardadeari
Bizigabe utzitako une bakoitzari
Izan zirenei, gaur garenari
Izango direnei...
Esaidazu maitea
Dena aldatuko dela
Bihar ere nirekin egongo zarela
Eta ondorengoek
Ez dutela sekula kantu hau kantatuko
Malkorik botako, esan maitea...
Esan laztana
Entzun nahi dudana
Esan laguna
Istripuei
Berri txarrei
Bidean galdu ditugun lagun guztiei
Gugatik dena eman dutenei
Askatasun haizeari, zuei, haizeari
Zuei, zuei, zuei...


Comparte Zapalduen olerkia! con tus amigos.


Que tal te parece Zapalduen olerkia de Ken Zazpi?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente