Letra Kopa Bat de Los Zopilotes Txirriaos

Letra de Kopa Bat

Los Zopilotes Txirriaos


Kopa Bat
Los Zopilotes Txirriaos
(0 votos)
kopa bat ardo zerbitzatu dut
Arrenkura ta samin gabea
Hau edan eta ahaztuko zaitut
Kopa hau, agur eta pakea
Zaila zait eskeintzen ez dudana
Jasotzen bizi behar izatea

Kopa bat ardo zerbitzatu dut
Kopa hau da zure oroitzapena
Gure arteko aren antzera
Trago bat eta bukatzen dena
Ez dezagun bihurtu drama bat
Abenturatxo bat izan zena

Zure begietan ikusten dut
Oraindik jartzen nauzula dudan
Baina nola etzaitut maiteko
Lehen hainbeste maite bazintudan
Ez dakizu joan zinenetik
Faltan zenbat botatzen zaitudan

Berez doa berez datorrena
Gu batu ginen eta berezi
Haseran pena merezi zuen
Gero penak etzuen merezi
Zer dela ta ez ote genuen
Dena bukatzen dela sinetsi

Kopa bat ardo zerbitzatu dut
Dauka zure ezpainen kolorea
Hau edan eta ahaztuko zaitut
Zuk oroitu ezazu ordea
Beti eramango zaitudala
Bihotzaren erdian gordea

Zure begietan ikusten dut
Oraindik jartzen nauzula dudan
Baina nola etzaitut maiteko
Lehen hainbeste maite bazintudan
Ez dakizu joan zinenetik
Faltan zenbat botatzen zaitudan


Comparte Kopa Bat! con tus amigos.


Que tal te parece Kopa Bat de Los Zopilotes Txirriaos?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente