Letra Zirkua de Gozategi

Letra de Zirkua

Gozategi


Zirkua
Gozategi
(0 votos)
Hurbildu zaitezte denak gazteak eta zaharrenak,
direnak ta ez direnak etorri eta ikusi
zirkoa da gure herria zirko liluragarria
telebistan agertzen den izar haundi eta guzi
pailazo ta trapezista animali ta artista
tximu eta elefante musika su eta suzi
gure zirku haundi hontan
listo gehiegi dago ta
tontoak dira nagusi.

Begira politikoak denak ere betikoak,
predikadore multzoa aulkitxoetan jarrita
denak aulkien jokora ezetz irten bat kanpora,
baietz guztiek jarraitu geratu arren musika
horra hor demokrazia kartzelean ikusia,
"anaia haundian" bezela ez al da gauza polita
begiratu preso hori, bozkatu eta berorri
ken iezaiozu bisita
numero gogorra da hau
ikusi nahi ez duenak
segi begiak itxita.

Orain pistaren erdira tropelka etorri dira,
gaztetxoek eta haurrek inoiz ikusi gabeak
iraganeko garaien jaun ta jabe ziren haien
jarraitzaile, izpiritu, ikasle ta oinordeak
ta betikoak korrika gutxi batzuek harrika,
klasikoetan klasiko hori da kuxidadea!
denbora pasa da baina
komeriak lehen aina
posible al da ordea?

Hurbildu zaitezte denak gazteak eta zaharrenak,
direnak ta ez direnak etorri eta ikusi
zirkoa da gure herria zirko liluragarria
telebistan agertzen den izar haundi eta guzi
pailazo ta trapezista animali ta artista
tximu eta elefante musika su eta suzi
zenbat ikuskizun mota
zuek jarraitu txaloka
zirko haundi honen alde
txalo jotzen ez duenak
ederki ordainduko du
beste guztiek debalde.


Comparte Zirkua! con tus amigos.


Que tal te parece Zirkua de Gozategi?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente