Letra Besarkadak Eta Labankadak de Bi Bala

Letra de Besarkadak Eta Labankadak

Bi Bala


Besarkadak Eta Labankadak
Bi Bala
(0 votos)
Ez hormigoizko lur zatituak
ez ikurriña kursiak
ez ikasteko horren zaila den
ereserki itsusiak
ez historiak ez hizkuntzak ez
munduko urre guztiak
euskal herria batzen du soilik
elkar ezin ikusiak.
Behamondarrez oroitzen gara
bergarako besarkadaz
eibarko armek indako gorrriz
ta beltzen pelotakadaz
ahaztu gaitezen anai arrebez
Rh-z ta txorradaz
hitzegin arte gure arteko
traizioz ta labankadaz
San Inazio, Ibarne, Garai,
Patxi Lopez lehendakari
Mayor Oreja, Igartiburu
ezen arroa Alliot Marie
Munilla, Rosa Diez, Azkuna
edo Alonsotar Xabi
kontuz ez iñoiz bizkarrik eman
besarkatzaile onari
besarkatzaile onari.
oinazar edo gamboatarrak
zuhaitz bereko famili
karlista batek liberalari
teilatupea kixkali
Arzaillus edo Garaikoetxea
mili edo polimili
zugabe ezin iñora joan
zurekin ezin ibili
alger xibertar, ajuriaenea
su etenaren garaia
Lizarran, Oslon edo Loiolan
sukaldea "stand by" an
tripa zorriak egindakoan
negoziazio maila
euskaldun batek zer egiten du
lehen emandako hitzayan
lehen emandako hitzayan.
Bi bandotako herrria da hau
euskara edo erdara
ezker eskubi Mirri edo Porrotx
Diario edo Gara
Atxaga, Sarri, Lete, Laboa
ta hau luze joaten bada
zaborragatik elkar hiltzeko
kapazak izango gara
bakoitzak bere memoria ta
gudariei maitasuna
bere batzoki bere alarde
bere euskalduntasuna
bakoitzak bere greba bakoitzak
bere aberri eguna
orduan ez dut ulertzen zer den
herri egiten gaituna
herri egiten gaituna.


Comparte Besarkadak Eta Labankadak! con tus amigos.


Que tal te parece Besarkadak Eta Labankadak de Bi Bala?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente