Letra Gaztetasuna Eta Zahartasuna de Willis Drummond

Letra de Gaztetasuna Eta Zahartasuna

Willis Drummond


Gaztetasuna Eta Zahartasuna
Willis Drummond
(0 votos)
Ene izpirituan bazen zenbait bertso
oraino den guzia etzerait hustu.
zertaz dudan solasa emazue kasu
esplikatuko baitut ahal bezain justu.
Zahar bezain prestu
odola zaut hoztu
bihotza ere laztu
gorputza beraztu
oraino gazte banintz banuke gostu!

Zahar gazteen arteko hau da parabola:
zuzen esplikatzia hein bat gogor da
gaztea ez daiteke adin batez molda,
gorputza sendo eta azkar du odola;
Zaharra ez da hola;
iragan denbora
etortzen gogora,
ta ezin kontsola...
nekez bihurtzen baita zahar arbola!

Egunak badoazi egunen ondotik
ez dira elgar iduri joaiten hargatik:
atzo iguzkiaren distira zerutik,
egun hobela jalgi itsaso aldetik:
euria ondotik
hasi da gogotik
hedoien barnetik
hortakotz badakit
erituko naizela bustiz geroztik


Comparte Gaztetasuna Eta Zahartasuna! con tus amigos.


Que tal te parece Gaztetasuna Eta Zahartasuna de Willis Drummond?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente